2014-04-01

ahozko topaketak

2014ko IKASTURTEA


Zalla: maiatzaren 26 eta 27

Muskiz: ekainaren 3 eta 4

2012-11-02

Enkarterri eta Meatzaldeko NOLEGA deialdian parte hartzen duten ikastetxeen gunea duzue ikusten duzuen orri hau.

Zuen ikastetxe horretan NOLEGA izeneko ikasturte hasierako deialdietan parte hartuko bazenute edota deialdi ofizialean parte hartu barik, Antzerkigintza, Kantagintza, Kontagintza edo Bertsogintzarekin zerikusia duen ekintzaren bat burutu baduzue edo, oraindik, garatzen ari bazarete, etekin gehiago ateratzeko aukera luzatzen dizuegu,
 
Batetik, euskaraz eta euskararen inguruan egiten ditugun ahaleginei (dagoeneko eginda edo egiteko bidean ditugun lanei) fruitu gehiago ateratzeko.
 
Bestetik, eskualdeko euskaldun gazteei topagunea eskaintzeko.
Eskualdeko ikastetxeetan euskaraz landu diren antzezlan, kanta, kontakizun eta bertsoez osaturik, egun batzuetako jardunaldiak antolatu nahi ditugu. Ikasturte honetan ere zonalde bitan antolatuko dugu:

Enkarterria (Zallako Antzokian) 
Meatzaldea (Muskizko Meatzari Aretoan)